Pala eskolan izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 5a, 00:00

Hernaniko pala eskolak dagoeneko iragarri du 2023-2024 ikasturterako izena eman daitekeela. Alebinek (2012en eta 2013an jaiotakoak) ostegunetan izango dituzte saioak, arratsaldeko 16:45etan hasita; eta infantilek (2011 eta 2010ean jaiotakoak) asteazkenetan eta ostegunetan izango dituzte saioak, arratsaldeko 15:45etan hasita. Interesa izanez gero, ondorengo helbide elektronikora idatzi: hernanikopalistak@gmail.com. Horrez gain, pala lehengo probatu nahi duenarentzat, ekainaren 9rako barrene herrikoia antolatu dute, arratsaldeko 16:00etan, Tilosetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!