Eskulanak, irteerak, txapelketak, festak eta ekintza gehiago ekainean zehar, Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 5a, 00:00

Larunbaterako Donostiara irteera antolatu dute eta bertaratzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Udako martxa hartu du Gaztelekuak dagoeneko, ekainerako egitarau potoloa prestatu baitute Gaztelekuko hezitzaileek. Aste honetarako, hiru ekintza daude aurreikusita, hala nola, eskulanak egiteko aukera izango dute gaztetxoek, bihar; 'Campeones' filma ostiralean; eta asteari amaiera emateko Donostiara irteera antolatu dute larunbaterako. Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea 688 823 420 telefonora deituta, edota gaztelekua@hernani.eus helbidera idatzita. 

Horrez gain, datorren astetik ekaina amaitu arte ere ekintza mordoez gozatzeko aukera izango dute herriko gazteek, besteak beste,  Su Festa! Tilosetan, dardo txapelketa eta uda brunch-a.

 

Uztailean, udako ekintzak

Ekaina pasata, udako ekintzak prestatu ditu Gaztelekuak, uztailerako. Hori horrela, Gaztelekuak aditzera eman du, udako egitarauko ekintzetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar dela, eta horretarako Gaztelekuko izen emate orria (https://labur.eus/Jb6ZB) beteta izatea nahitaezkoa dela: «5 euroko fidantza eskatuko dugu, eta ekintzara etorriz gero, berri itzuliko da dirua» diote. Ekainaren 21era arte dago izena emateko aukera.

 

GAZTELEKUA

HERNANI

BIHAR

17:30 Eskulanak aukeran

EKAINAK 9 

17:30 'Campeones' filma 

EKAINAK 10

Donostiara irteera (aldez aurretik izena eman behar da)

EKAINAK 14

17:30 Merienda osasungarria

EKAINAK 16

17:30 Eskulana aukeran 

EKAINAK 17 

17:30 Sukaldaritza tailerra

EKAINAK 20 

17:30 Dardo txapelketa

EKAINAK 26 

20:30 'Su festa!'

EKAINAK 29 

17:30 Uda brunch-a

EKAINAK 30 

Kanpo igerilekura irteera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!