Chillida Leku bisitatzeko gonbidapenak, Hernani txartelarekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 4a, 00:00

Bihar hasiko du kanpaina Berriak elkarteak eta ekainaren 17ra arte iraungo du. Herritarrek Chillida Leku bisitatzeko gonbidapen bikoitza irabazteko aukera izango dute.

Berriak merkatarien elkarteak, Nafarroako Rural Kutxarekin lankidetzan, kanpaina berri bat jarriko du abian, bihartik ekainaren 17ra arte. Kanpaina honekin, herritarrek herriko establezimenduetan Hernani txartelarekin erosketak eginez gero, Chillida Leku bisitatzeko gonbidapen bikoitza irabazteko aukera izango dute. 

Berriak elkarteak jakinarazi du 20 gonbidapen bikoitz zozketatuko direla. Eta sarituak izan diren herritarrek, Chillida Lekura bertaratzeko gonbidapenak Berriak elkartearen bulegoan eskuratu ditzakete. 

«Gure helburua da bezeroak saritzea, esperientzia polit batekin, eta, aldi berean, erosketak sustatzea herriko dendetan» aitortu du merkatarien elkarteak.  Eta horrez gain, ondorengoa gogorazi die herritarrei: «Hernani txartela ez duenak Hernaniko Rural Kutxaren bulegoan eska dezake. Gogoratu txartel hau guztiz doakoa dela eta bizitza osorako balio duela. Hernaniko establezimendu askotan % 3ko zuzeneko deskontua egindako erosketei eta abantaila gehiago ere baditu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!