Jaialdi gastronomikoak hartuko du gaurkoan, Atsegindegi

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 4a, 00:00

Eguerdiko 12:00etan emango diote hasiera Jaialdi gastronomikoari, Atsegindegin. 10:00etan, berriz, sukaldaritza tailerra antolatu dute Santa Barbara elkartean.

Heldu da eguna, gaur ospatuko da Jaialdi gastronomikoa, AMHERren eskutik. Eguerdiko 12:00etan emango zaio hasiera jaialdiari, Atsegindegin eta bi orduko tartea izango dute herritarrek, herrialde ezberdinetako jakiak dastatzeko. Jaialdia baino lehenago, sukaldaritza tailerra ere antolatu dute Santa Barbara elkartean 10:00etan, gazteentzat.

Jaialdi gastronomikoan Hernaniko, Ertamerikako eta Hego Amerikako, Afrikako eta Asiako plater goxoenak probatu daitezke. Guztira, hogeiren bat herrialdetakoak: Argentina, Bolivia, Kolonbia, Venezuela, Kuba, Txile, Peru, Paraguay, Hon­du­ras, Nikaragua, Mexico  eta Domi­nikar Errepublikakoak; Nigeria, Senegal, Aljeria, Maroko eta  Mendebaldeko Saharakoak; Mon­go­liakoak... Ondorengo plater ederrak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, besteak beste; 'chicha morada’ eta ‘papa a la huancaina’ (Peru); Kipe (Dominikar Errepublika);  ‘arkumea kuskusarekin’, Mongoliako ‘tortelini’;  ‘farsi’ (Senegal);  ‘baleadas’, ‘nacatamal’, ‘arepa’ eta ‘empanada venezolana’, ‘buñuelos y papas chorreadas’  (Kolonbia);  eta patata eta bakailao tortilak, antxoak errebozatuta, gazta menbriloarekin, Euskal Herrikoak.
Kulturen arteko ezagutza bultzatzeko eta ha­rremanak egiteko aukera pa­re­gabea izango dute herritarrek gaurkoan. Amaitzeko antolatzaileek ondorengoa adierazi dute: «eskerrik asko Iparragirre sagardotegiari sagardoa emateagatik; eta aurrez eskerrak datozen guztiei».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!