Ekainaren 8ko erakusketarekin emango dio hasiera hileko egitarauari, Kulturarteko Plaza Feministak

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 4a, 00:00

Bidez bide elkarteak antolatu du erakusketa. Argazkia: bidezbide.org

Datorren astebururako Parketik Plazara, Amatasunen Topaketa antolatu dute, eta haurren zaintza zerbitzua ere eskainiko dute.

Uda aurretik, erakusketa bat eta zenbait ekimen antolatu ditu ekainerako, Kulturarteko Plaza Feministak. Sortutako programazioari datorren astean emango zaio hasiera, 'Angeles de la guarda' argazki erakusketarekin, ekainaren 7an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Bidez Bidez elkartearen eskutik. Bertan, Peruko emakume migranteen seme-alabei eta haien zaintzaileei euren jatorrizko herrialdean eginiko argazkiak daude. 

Datorren ostegunerako, berriz, 'Etxean erditu eta jaio' hitzaldiaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, Magaleren eskutik. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da, Kulturarteko Plaza Feministan, eta euskeraz izango da. Eta datorren astebururako, ekainaren 10erako, Parketik Plazara, Amatasunen Topaketa baten bueltan bilduko dira. Ama Feministen Taldeak antolatu du topaketa eta haurren zaintza zerbitzua egongo dela jakinarazi dute. Hala ere, zaintza eskatzeko aukera etzi amaitzen da. 

Amaitzeko, Kulturarteko Plaza Feministak nabarmendu du aukera egongo dela hitzorduetarako emakumeentzako aholkularitza juridikoa zerbitzuan, «ekainean eta uztailean zehar». 

KULTURARTEKO 
PLAZA FEMINISTA 

EKAINAK 7 

17:00 'Ángeles de la guarda' argazki erakusketaren irekiera. Bidez Bide Elkartearen eskutik. Gaztelaniaz 

EKAINAK 8 

17:00 Hitzaldia: Etxean erditu eta jaio. Antolatzailea: Magale. 

EKAINAK 10

10:30-13:00 Parketik Plazara, Amatasunen Topaketa. Ama Feministen Taldearen eskutik. Haurren zaintza zerbitzua eskatu daiteke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!