Unai Agirrek eta Aitor Mendiluzek emango diete amaiera gaur bertsotan, Osiñaga auzoko jaiei

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 4a, 00:00

Bizkleta biraren ostean, hamaiketako ederraz gozatu zuten atzo, Arriatsun.

Gaur goizeko 11:00etan hasiko dira ekintzak, eta ez dute aspertzeko tarterik izango auzotarrek antolatu dituzten jarduerekin.

Jarraipena izango dute gaurkoan Osiñaga auzoko festek, goizetik hasi eta arratsaldera arte. Atzoko eguna hiru ekitaldirekin amaitu zuten, Sagardo dastaketaz gozatu ostean, afari baten bueltan bildu ziren denak, Arriatsun, Euskal Parrilako kideek sukaldatuta. Gaua girotzea Laiotz taldearen ardura izan zen, eta auskalo noiz arte iraun zuen festak.

Gaurkoan ordea, 11:00etan jarri dute lehenengo hitzordua, auzoko baserritarren produktuen azokan. 12:00ak aldera, gazteen pelota partiduak hartuko du nagusitasuna, eta Unai Agirre eta Aitor Mendiluze bertsolariak izango dira jarraian. Bertsolariak egun osoko jardunean arituko dira, izan ere, bazkaldu aurretik egingo dute aurreneko saioa, eta bazkaldu ostean egingo dute bigarrena. 

Gaurko bazkaria Euskal Parrilako kideen eskutik izango da eta tripak bete ostean, Osiñagako ekitaldi nagusia antolatu dute, arratsaldeko 18:00etarako, Idi Dema. Amaitzeko, aipatu moduan, Unai Agirrek eta Aitor Mendiluzek emango diete amaiera Osiñaga auzoko jaiei, bertso ederrak bezain umoretsuak botata.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!