Haurren danborradan partehartzeko deia luzatu du Santa Barbarak

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 3a, 00:00

Aurten ere San Joan jaietan Santa Barbara elkarteak Haurren Danborrada antolatuko du ekainaren 24an, Etxeberriko danborradarekin batera. Entsaioak hasi ziren ostegunean eta elkartetik diote asteartetan, asteazkenetan eta ostegunetan izango direla, 19:00etatik 20:00etara, Santa Barbara elkartean. Bertan eman daiteke izena, entsegura azaltzean. Bost urtetik gorako haurrek hartu dezakete parte danborradan, eta elkartean badituzte jantziak eta materialak. «Aurten bultzada berezia eman nahi diogu, eta animatu nahi ditugu herriko haur eta gaztetxoak gozatu dezaten egun horretaz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!