'Axpi'k Nafarroako ikastolek antolatutako Juul saria irabazi du

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 3a, 00:00

Axpik 2019an ere irabazi zuen sari hau 'Arraroa' liburuarengatik.

Ainara Azpiazu Axpik Juul saria irabazi berri du. Datorren asteazkenean hilak 7an jasoko du, Lizarran. Sari hau Nafarroako ikastoletan antolatzen da eta ez da lehenengo aldia Axpik saria irabazten duena. Artista hernaniarrak adierazi duenez, «polita da irabaztea, haurrek gehien gustatzen zaizkien liburuak saritzen dituztelako, haurrek beraiek. Basoan Barna liburuarengatik jaso dut saria eta 2019an Arraroa liburuarengatik jaso nuen».

Juul saria irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, Euskal Herriko ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da. Kanpaina burutzen da eta ikastoletako haur eta gazteek liburu eta ilustratzaile gogokoena hautatzen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!