Txakolin Eguna, gaur Santa Barbaran

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 3a, 00:00

Urtero bezala, ekaineko lehen larunbatarekin batera, gaur Hernanin tradizio haundia duen Txakolin Eguna antolatu dute Santa Barbara elkartean, Iturriaga kaleko 12. zenbakian. Eguerdiko 12:00etan irekiko dira elkarteko lorategiko ateak eta bertara joaten direnek 14:00ak arte gozatu ahal izango dute txakolin mota desberdinez. 1994 urtean abiatu zen Txakolin Eguna Santa Barbara elkartean, orduko bazkide batzuen ekimenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!