Hondakinen kudeaketa jasangarria hobetzeko 117.000 euroko dirulaguntza

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 3a, 00:00

Auzokonposterako postua Hernanin.

Europako Next Generation  funtsetik jaso du eta erabiliko dira bi olio makina eta bi minipuntu erosi eta martxan jartzeko eta auzo konpostean hobekuntzak egiteko.

Hondakinen kudeaketa jasangarriaren aldeko apustuari tinko eusten dio Hernaniko Udalak. Europako erakundeek ezarritako irizpideekin bat egiten du Hernaniko ereduak eta horren adibide da Next Generation funtsetatik jaso berri dituen dirulaguntzak. Garbigune ibiltaria, bi olio makina eta bi minipuntu erosi eta martxan jartzeko 67.000 eurokoa jaso du eta auzo konpostean hobekuntzak egiteko 50.000 eurokoa.

2022 urteko otsailaren 28az geroztik martxan da Garbigune ibiltaria Hernanin. Zerbitzu honi esker, hernaniarrek errazago eta haien auzoan bertan kudeatu ahal dituzte, tamaina ertaina duten etxeko hondakin bereziak eta asimilagarriak. Hondakinen bilketarako zerbitzu honekin, errefusa hondakinarekin nahastuta eta edozein kaletan utzita agertzen ziren hondakin birziklagarrien bilketa haunditu eta hondakinen jatorriko bereizketa hobetu nahi izan ditu Udalak.

Auzo konposta guneen garbitze eta txukuntze lanak egiteko beharra dagoela ikusi da. Izan ere, zenbait etxolen degradazio maila aurreratua da eta ordezkatzeko moduan daude, eta gainontzeko egurrezko etxolei ere garbiketa egitea komeni da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!