Denontzat Race obstakulo proba jokatuko dute bihar Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 3a, 00:00

Zenbait partehartzaile, obstakulo bat gainditzeko lanetan, 2020ko edizioan.

Goizeko 10:30etan hasiko da, Landaren; eta 10 kilometrotan 30 obstakulo gainditu beharko dituzte.

Bihar goizean jokatuko da, Hernanin, Denontzat Race obstakulo proba. Goizeko 10:30etan abiatuko dira aurreneko partehartzaileak Landaretik, elite mailakoak; eta 10:45etan lasterketa herrikoikoak. 10 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik, 30 obstakulorekin. Etxeberriko frontoian izango da helmuga. Izena emateko aukera izango da gaurko 22:00ak arte, rockthesport.com webgunean, 55 euroan.

Probaren seigarren edizioa da aurtengoa, eta oraingoan, gainera, OCR Euskal Herriko Txapelketa ere izango da jokoan.

Landaren ja­so beharko dituzte dortsalak partehartzaile­ek, eta bertan izango dituzte aldagelak, dutxak, komunak eta arropa gordetzeko zerbitzua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!