Semifinalak etzi, Sagardoaren Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 3a, 00:00

Aritz Zubiri goizuetarra.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira, Galarretan. Aurreneko semifinalean ariko da Endika Barrenetxea, eta bigarrenean Aritz Zubiri.

Azkeneko fasean sartu da Sagardoaren Txapelketa, eta datorren astelehenean jokatuko dituzte semifinaletako partiduak, arratsaldeko 18:00etan, Galarretan.

Bietan izango da Urumea bailarako ordezkaririk, gainera. Aurrenekoan, Endika Barrenetxea hernaniarrak jokatuko du, Ander Goikoetxea urnietarrarekin batera, Oialume Zar sagardotegiaren izenean, Alorreneako Urrizaren eta Martirenaren kontra. Eta bigarrenean, Aritz Zubiri goizuetarra ariko da, Josetxo Ezkurra doneztebarrarekin, Gurutzeta sagardotegiaren ordezkari. Bereziartuako Segurola eta Juanenea izango dituzte aurrez aurre.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!