Eten egingo da trenen zirkulazioa bihar eta etzi

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 2a, 00:00

Bihar eta etzi trenbidearen azpiegituran egingo diren hainbat obra direla-eta, trenen zirkulazioa eten egingo da, bi noranzkoetan, Andoain eta Irungo geltokien artean. Tren zerbitzuaren ordez autobus zerbitzua jarriko da bi noranzkoetan eta geltokiak izango ditu Andoainen, Urnietan, Hernanin, Donostian, Pasaian eta Lezo/Errenterian. Loiola, Martutene, Ategorrieta, Intxaurrondo eta Herrerako geltokietarako, mikrobus bidezko zerbitzu alternatiboa ere jarriko da. Ordutegi bera ezarri da bi egunetarako. Donostian autobusak autobus geltokitik aterako dira (17tik 21erako dartsenak).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!