Gaur uretaratuko dute txokolatezko bale-txalupa, Albaolan

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 1a, 13:03

Bale-txalupa baten txokolatezko erreplika egin dute Gipuzkoako gozogileek, tartean Hernaniko Adarraga, Esnal eta Oa gozotegietakoak. Gaur uretaratuko dute Pasaian, 13:30etan.

Hilabete eta erdiz aritu dira lanean, Albaola itsas faktoria obradore bilakatuta, bale-txalupa baten txokolatezko erreplika egiten. Gipuzkoako gozogile ugarik hartu dute parte lanketan; tartean, Hernaniko Adarraga, Esnal eta Oa gozotegietakoek. Eta txalupa bukatuta, gaur uretaratuko dute Pasaian, Albaolan bertan, arratsaldeko 13:30etan.

Ur gainean mantenduko ote den daukate zalantza, eta zenbat denboraz eutsiko dion. Sortu duen ikusminagatik, zuzenean emango dute uretaratzea, eta hementxe ikusi daiteke:

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!