Tilosetako kioskoa Joxepa Zubeldiari eskainiko zaio

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 1a, 00:00
Tilosetako kioskoa eraberritzen ari dira.

Kioskoa eraberritzen hasi da Udala eta San Joanetarako amaitzea aurreikusten da.

Tilosetako kioskoa eraberritzen hasi da Udala eta Berdintasun Kontseiluaren ekimenez, Joxepa Zubeldia Elizegi bertsolari hernaniarrari eskainiko zaio. Herriko oroimen historikoaren berreskurapenerako beste pausu bat da hau. Izan ere, Hernaniko Ibilbide Morearen 4. geldialdia da kioskoa.

Agertoki hau Joxepa Zubeldiari eskainiko zaio, plaza hartu eta publikoan kantatu zuten emakumezko bertsolari guztien omenez. Omenaldia egiteko esku-hartze artistikoa ondu dute Maialen Lujanbio bertsolariak, Arrate Rodriguez eta Carlos Ndungmandun artistekin batera.

Kioskoaren eraberritze-lanak hasi dira jada eta San Joan jaietarako amaitzea aurreikusten da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!