«Kaleari eta espazio publikoari buruzko hausnarketa», Geuretik Sortuak 2. edizioan

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 1a, 00:00
Planteamendu estetiko bat egin dute herrian, herritarren interazkioa jasotzeko.

Goitibera konpainiako hiru kide ari dira aste honetan Langile ikastolako haurrekin batera esperimentatzen kultur egitasmoaren barruan.

Geuretik Sortuak kultur ekimenak edizio berria du,  eta atzo aurkeztu zuten Hernaniko Udalean. Geuretuk Sortuak 2. edizio honetarako, Hernanira iritsi da Goitibera konpainia bere proiektua gauzatzera. Aurkezpenean parte hartu zuten Xabier Lertxundi alkateak, Koro Etxeberria kultura zinegotziak, eta Goitiberako kide diren Saioa Iribarrenek eta Ander Basaldua antzerkigileek, eta Ibai Etxezarraga arkitektoak.

Lertxundik hartu zuen hitza, proiktuarekiko babesa adieraziz: «2021ean jarri zuen martxan Geuretik Sortuak ekimena Udalbiltzak eta Hernaniko Udalak bere babesa adieraztez gain, proiektuarekin bat egiten du». Orain bigarren edizioarekin ari dira buru-belarri: «bigarren edizioaren lehenengo zatian dago proiektua».   

Jarraian, Koro Etxeberriak Geuretik Sortuak ekimenaren zenbait datu elkarbanatu zituen: «bigarrengo edizioa aurkeztera gatoz, 2024koa. Aurten 39 herritan ikusi ahal izango dira, eta guztira 22 sormen lan burutuko dira Geuretik Sortuaken. Horietako 10 literatura lanak izango dira; 5 komikigintzan; 4 film-laburrak; eta 3 antzerkiak. Eta justu antzerkiarena egokitu zaio Hernaniri, horregatik dago gurekin, Goitibera antzerki taldea. Bi zatitan banatzen da proiektua, alde batetik sormen lana; eta bestetik, hedapen lana. Lehenengo partean murgilduta daude antzerki konpainiako kideak; ari dira lanean Langile ikastolan; herri gunean; eta Udalak auzoetan dituen haur tailerretako talde batekin ere ari dira. Eta amaitzeko, behin proiektua landuta dagoenean, 'Uda parkean' programazioaren baitan sartzea da gure asmoa, 2024rako»


Goitibera konpainia eta interakzioak

Antzerki taldekoek, eskuartean dabailtenaren zertzelada batzuk eman dituzte: «Gure sorkuntza proiektua, kaleko eta espazio publikoei buruzko hausnarketa bat da. Hasi ginen, alde batetik, espazio publikoaren hausnarketan eta ikerketan; eta bestetik, sorkuntzan. Espaizo publikoan eta hirian, gure konplexuak dira, non interakzio eta akzio errealitate asko ematen diren egun berean; eta hor, guk egin dugun planteamendua da, interazkio txikiak  egitea,  adibidez, ikastolan, herriko plazan... Egin dugu planteamendu estetiko bat konoekin, eta ikusten dugu zein den herriaren interazkioa kono horiekin. Hau guztia da analisi bat  egiteko zein motatako erreakzioak dauden herritarren artean. Horrez gain, erabili dugun erraminta garrantzitsu bat izan da jolasa. Eta baita marrazki tailer bat ere; Tilosetako kiosko erabili dugu elementu adierazgarri gisa eta orduan neska mutikoei planteatzen dieguna da imajinatu dezatela nolakoa den haien ametsetako kioskoa» Fase hori amaituta, bildutako materialarekin sormen lanari ekingo diote, urte amaieran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!