Hiru urteko hutsunearen ondoren, aurten berriro burutuko du AMHERrek ohiko Jaialdi Gastronomikoa: datorren igandean, ekainak 4, Atsegindegin. Bertan, aukera paregabea izango dugu Hernaniko, Erdiko eta Hego Amerikako, Afrikako eta Asiako plater gozoak dastatzeko. Guztira, 20 bat herrialdetakoak: Argentina, Bolivia, Kolonbia, Venezuela, Kuba, Txile, Peru, Paraguay, Honduras, Nikaragua, Mexico eta Dominikar Errepublikakoak; Nigeria, Senegal, Aljeria, Maroko eta Mendebaldeko Saharakoak; Mongoliakoak... Eta baita Hernanikoak ere.
Horrela, kulturen arteko ezagutza bultzatzeko eta harremanak egiteko aukera paregabea izango dugu.
Egitaraua: 10etatik 12etara, Santa Barbara elkartean, 8-12 adin tarteko haurrentzat sukaldaritza tailerra (aurretik izena eman behar da)
Ekitaldi nagusia, Atsegindegin 12etatik 14etara: jakien dastaketa (5 euroren truke, 2 pintxo eta edaria).
Jakiez gain, Amherreko gazteek diseinatutako kamisetak eta aurreko mantalak egongo dira salgai, dena %100 kotoi organikoan egina. Bi diseinu dira: Lehenak gure elkartea koloreka azaltzen du (arrazakeriaren aurka, feminismoa, natura...). Bigarrenak pertsona bakoitzak bere sustraiak dituela adierazten du eta AMHERen elkartu eta hegan egiten dugula askatasuna aldarrikatuz.
Zaborrak gutxitze aldera, norberak bere platerak, sardeskak, goilarak eta edalontziak etxetik ekartzea gomendatzen dugu.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu Hernaniko Eroski City-ri eta BM Supermekatuari eman dizkiguten edariengatik.
On egin!