Emaitza txukunekin bukatu dute boleibol kantxako denboraldia Hernaniko taldeek

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 30a, 00:00

Azpitxapeldun geratu ziren mutil infantilak eta neska kadeteak Gipuzkoako Txapelketan.

Larunbatean jokatu ziren 2022-2023 denboraldiko bolei kantxako azken partiduak.

Larunbatean jokatu ziren boleibol kantxako 2022-2023 denboraldiko azken partiduak. Orokorrean emaitza txukunak lortu dituzte Hernaniko taldeek, eta zenbait sari ere eskuratu dituzte jokatutako finaletan. 

Lorpen nagusia infantil neskek lortu zuten; Gipuzkoako txapeldunak izan dira, eta Eusko Jokoetan parte hartuko dute larunbat honetan, ekainaren 3an, Urretxu-Zumarragan. Infantil mailako mutilak eta kadete mailako neskak, aldiz, azpitxapeldun geratu dira Gipuzkoako txapelketan.

Neskek Aldapetaren aurka jokatu zuten, eta 1-0 aurreratzea lortu zuten. Ondoren, 2-0 lortzeko zorian zeuden, baina donostiarrek 1-1 berdintzea lortu zuten, eta behera egin zuen Hernanik. Azken emaitza 1-3 izan zen, eta txapeldunordearen saria jaso zuen Hernanik. 

Kadete mutilek erraz irabazi zuten denboraldiko azken partidua Salbatore Mitxelena Zarautz taldearen aurka (3-0), eta postu bikainean amaitu dute denboraldia. Adin bereko taldeen artean lehenengoak geratu dira hernaniarrak. Orain atseden hartzeko tartea izango dute jokalariek, eta hurrengo denboraldia prestatzen hasiko dira klubeko kideak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!