Hernanin sailez saileko emaitzak argitaratu zituen atzo EH Bilduk sare sozialetan, mahaien arabera. Ezker abertzaleak leku guztietan lortu zuen garaipena alde gehiago edo gutxiagorekin. Epele, Ereñotzu eta Pagoagan egon zen alde haundiena bigarrenarekiko, EAJ leku denetan, eta borroka estuena Zikuñagan izan zen.