23-24 ikasturterako CD Hernani futbol eskolarako izenematea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 29a, 00:00

CD Hernanik ireki due 23-24 ikasturterako futbol eskolarako izen ematea. Aurreko urteetan bezala www.cdhernani.com weborrian topatu daitekeen galdetegi bat bete beharko dute izena eman nahi dutenek. Inork informazio gehiago beharko balu, hfutboleskola@gmail.com helbidearen edo 619 310 453 whatsapp zenbakiaren bitartez jarri daiteke taldekoekin harremanetan. Ikasturte honetan 2012-2013-2014-2015 urteetan jaiotako neskek eta 2013-2014-2015 urteetan jaiotako mutilek eman dezakete izena. Entrenamendu orduei dagokienez astelehenetan 17:00-18:15 bitartean izango dira entrenamenduak eta ostiraletan berriz, 17:15-18:30 bitartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!