Musika Eskolak kontzertua eskainiko du ostegunean Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 29a, 00:00

Ekainaren 1ean, ostegunean, Hernaniko Musika Eskola Publikoko ikasle multzo batek, Goiz Eguzki parkean kontzertua eskainiko du. Joera desberdinetako (pop-folk), kantu moderno eta tradizionaleko ikasle bakarlarien ikasturte amaierako errezitaldia eskainiko dute: «ingurune paregabean eta, gainera, dohainik, egitarau anitza eta atseginaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek». Saioa arratsaldeko 18:30etan hasiko da kontzertua.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!