Kafe tertulien laugarren eta azken saioa bihar arratsaldean Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 28a, 00:00

Merkataritzaren inguruko laugarren eta azken kafe tertulia izango da bihar, 14:15etatik 16:30etara Biterin. Saio honetan aurrekoetan jasotako ideiak bildu eta proposamen bat egitea izango da erronka. Etorkizuneko erronkak eta ekintza plana martxan jarri nahi dira. Hernaniko establezimenduek aukera izan dute, saio ezberdinetan, haien beharrak partekatzeko, sektoreko agenteekin erlazionatzeko eta esperientzia eredugarriak ezagutzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!