Zapotxinek Biteriko areto nagusia bete zuen

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 28a, 00:00

Istorio kontalari bikaina omen zen Zapotxinen aitona, baina Zapotxin berak ere erakutsi zuen asteartean Biterin istorio kontalari ezin hobea ere badela. Doberaren 30 urteurren ospakizunetan emanaldi musikatu ikusgarria eskaini zuen, bete-beteta zegoen areto nagusian. Gaztetxoenek eta gurasoek ere bai ederki pasa zuten Esan, galtzerdi maitea! bidaia txiki-haundian, bertso musikatuz apainduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!