EnHerkom-en batzarra etzi, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 28a, 00:00

Hernaniko Energia Berriztagarrien Komunitatea Koop. Sozietateak (EnHerKom) dei egiten die bazkideei Ohiko Batzar Orokorrera. Batzarra etzi, maiatzaren 30ean izango da, 18:00etan, Biteri kultur etxeko areto nagusian. Bertan, besteak beste, gai hauek landuko dituzte: 2022 ekitaldiko kudeaketa, kontuak eta balantzea, 2023ko kudeaketa-plana. EnHerKom kooperatibak bi urteko ibilbidea du, eta azken urtean heldu dio modu ofizialean lan egiteari. Egun, 200 dira bide hau egiten diharduten bazkideak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!