Zirkoteke zirku ikuskizuna eta tailerra, gaur arratsaldean Karabelen

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 28a, 00:00

Kultur Biraren barruan eskainiko da arratsaldeko 16:30etatik aurrera eta jende guztiarentzat dago zuzendua, ez bakarrik haurrentzat.

Zirkoteke zirku ikuskizuna eskainiko da gaur 16:30etan Karabelen, Belkara auzo elkarteak antolatuta. Auzo elkartetik adierazi nahi dute umeentzako zirkua eta edozeinentzako tailerra izango dela Zirkoteke ikuskizuna. Beraz, herritar guztiak daude gonbidatuak bertan ongi pasatzera eta ikastera zirkua nolakoa den. Elssie Xalbador y Keko Salvador dira ikuskizuna eskaintzen duten artistak eta emanaldiak ordu beteko iraupena du gutxi gora behera.

 

Laugarren auzoa bisitan Kultur birak

Kultur Biraren barruan kokatzen da ikusizuna, hau da auzoz-auzo Hernanin antolatzen ari diren emanaldien baitan. Laugarren auzoa bisitatuko du Kultur Birak; Txantxillan (Andoni Ollikiegi), Portun (Arbasoak), Zelabiden (Pirata garrapata) izan eta gero.

Sinopsian diotenez, «Zirkoteke zirku berezia herrira iritsi da... Zirkoteke gizartean txertatzen ez diren lagunek osatzen dute. Oso pertsona bereziak dira eta euren berezitasunak ez daude oso ondo ikusita, jendeak aurreiritziak dituelako. Beren gaitasunak gizartearen aurrean aurkeztu ahal izateko edabe magikoa egin dute, bihotzean duguna aurpegian islatzeko, eta edabe hori edaten dutenean... orduan bai! Zirkoteke zirkua aurrera doa!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!