Sagardo dastaketa eta azken traka, festak bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 28a, 00:00
Umeen danborradan auzotar asko elkartzen dira.

Florida-Etxeberriko Mendekosteak giro ezin hobean ospatu ziren atzo eta gaur izango dute jarraipena eguerdira arte.

Mendekoste jaiak ostiralean hasi ziren Florida-Etxeberrin eta atzo bizi izan zuten egun haundia giro ezin hobean. Jende asko bildu zen goizean goiz hasita eta egun guztian zehar, programako ekitaldi guztietan izan zen jendetza. Dudarik gabe, eguraldi onak asko lagundu zuen.

Hala ere, festa ez da amaitu eta gaur izango du segida, baina lasaiagoa izango da jaien azkeneko eguna. 11:00etan hasiko dute, hildakoen aldeko mezarekin; eta sagardo dastaketak erakarriko du jendea auzora, egu­erdian.

Gainera, dastaketak iraun bitartean, Interjaiak su­kaldaritza lehiaketaren biga­rren edizioa egingo dute, eta osa­gai sekretuekin egin beharko du­te lan sukaldariek. 14:30etan eman­go diete bukaera jaiei, azkene­ko traka lehertzearekin batera, datorren urtera arte.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!