Astelehenan emango dute ez irristatzeko tratamendua eta trabak saihesteagatik, bertatik ez pasatzea gomendatu die Udalak herritarrei.

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 27a, 00:00
Soka parkea ireki zuteneko argazkia.

Astelehenean emango dute ez irristatzeko tratamendua eta trabak saihesteagatik, bertatik ez pasatzea gomendatu die Udalak herritarrei.

Datorren astelehenean, Soka Parkeko Lurzoruan ez irristatzeko tratamendua emango dutela argitu du Udalak: «tratamendua emateko eguraldi lehorra behar da, eta azken asteetan egin duen giro bustiaren ondorioz, ezin izan da orain arte egin». Hori horrela, eta datorren asterako baldintza egokiak iragartzen direnez, orduan egingo da esku-hartzea. Hala, 10:00etatik hasita, zatika emango dute tratamendua eta dagokion zati hori lehortu bitartean, Udalak azaldu du ezingo dela bertatik pasa. Beraz, astelehenean Soka Parkea ez da itxiko, baina trabak saihesteagatik, bertatik ez pasatzea gomendatu die Udalak herritarrei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!