Musika emanaldia ekainaren 1ean, Musika Eskolako ikasleek

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 27a, 00:00
Musika Eskolako teklatu taldeko ikasleek 2022an eskainitako kontzertua.

Arratsaldeko 18:30etan hasiko da kontzertua, Goiz Eguzkin, «egitarau anitza eta atseginaz goztazteko aukera izango dute herritarrek» jakinarazi du Musik Eskolak.

Ekainaren 1ean, Hernaniko Musika Eskola Publikoko ikasle multzo batek, Goiz Eguzki parkean kontzertua eskainiko du. Joera desberdinetako (pop-folk), kantu moderno eta tradizionaleko ikasle bakarlarien ikasturte amaierako errezitaldia eskainiko dute: «ingurune paregabean eta, gainera, dohainik, egitarau anitza eta atseginaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek». Saioa arratsaldeko 18:30etan hasiko da kontzertua.

Kontzertuko partaideak ondorengoak dira: abeslariak: Javier Sancerni, Koro Loiarte, Josune Martirena eta Mikel Salaberria; portaletxoko ganbara taldea: Xabier Odriozola (biolina), Olatz Sarriá (biolina), Elena Urruzola (klarinetea) eta Iosune Marín; akordeoi taldea: Uxue Zugasti, Maialen Azurmendi, eta  Intza Otamendi; eta azkenik, Musikari taldea:  Iban Setien (teklatua), Mikel Astiz (gitarra), Sara Ortiz (teklatua), eta Unai Muñoz (teklatua). 

Errepertorio ederra, emanaldirako

Musika Eskola Publikoko ikasleek ondorengo errepertorioa abestuko dute: Las Indinias Galantes- J.Ph. Rameau; Spanicher Tanz Nrº 2, Moritz Moszkowski; Elurretan (hurrengo elurte arte), Itoiz; Cold little heart, Michael Kiwanuka; La orilla blanca, La orilla negra,  Iva Zanicchi; Welcome to beach, Gozategi; El lago, Trianaundefinedfly me to the moon, Bart howard; esprite, Peter fremar; the lost theme; R. Sakamoto; Tu vou fa  l´americano, Renato Carossone; Mad world; Tears for fearsundefinedsweet caroline, Neil diamond; ¿por que te vas?, Janette; No hay manera, Los Ronaldos; Eperra, Herrikoia; Canta hasta que te duela la garganta, (kanta eztarria urratzeraino) Emilio Aragón.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!