Emakumezkoen Euskal Ligarako Igoera Fasea, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 27a, 00:00

Ostegunean, Emakumezkoen Euskal Ligarako Igoera Fasea non jokatuko den erabakitzeko zozketa egin zen, eta Hernaniko Zubipe zelaia atera zen. Beraz, bertan jokatuko da Ligako Igoera Fasea. Laudioko Altzarrate Kirol Elkartea, Sestao River eta Hernani lehiatuko dira igoera eskuratzeko; triangular formatuan egingo dute azken fasea, hiru taldeek elkarren aurka jokatuta 45 minutuko zati bakarrean. Hernanik igotzea lortzen badu, emakumezkoen bigarren taldeak ere igoera lortuko du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!