Nork bere mugak gainditzeaz eta ezberdinen arteko lankidetzaz hitz egiteko Zirkoteke, bihar, Karabelen

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 27a, 00:00

Zirku ikuskizuna arratsaldeko 16:30etan hasiko da, Karabelen.

Bihar arratsaldeko 16:30etan hasiko da Zirkoteke emanaldia, Karabelen. Eta horrez gain, gaur arratsaldeko 19:30etan, Kantuz Eguna ospatuko du Kantuz Abesbatzak, Milagrosan.

Kultur Birako hiru ekitaldi burutu dira dagoeneko maiatzean, eta hilari amaiera emateko, bihar arratsaldean 'Zirkoteke' zirkuaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da emanaldia, Karabelen, eta 55 minutuko iraupena izango du. Imitaezina eta energiaz topera iritsiko da Zirkoteke, erritmo haundiarekin, sormenarekin eta hamaika gorabeherarekin desgaitasunez, nork bere mugak gainditzeaz eta ezberdinen arteko lankidetzaz hitz egiteko: «Utzi eramaten eta ohartu ezer ez dela ezinezkoa!». Haurrentzako zirku ikuskizun honek era dibertigarri, dinamiko eta parte-hartzailean, inklusioaz eta pertsonek gizartean duten garrantziaz hitz egiten du.

Gaur, Kantuz Eguna

Gaur arratsaldean, Kantuz abesbatzak hartuko du lekukoa, Kantuz Eguna ospatuko baitute, Milagrosan, 19:30etan hasita. Herritarrak gonbidatu nahi izan dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!