Kontzentrazioa gaur, Gudarien Plazan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 26a, 00:00

Hileko azken ostiraletako ohiturari eutsiz, kontzentrazioa antolatu dute gaurko,  herriko preso eta iheslarien senide eta lagunek. Arratsaldeko 19:00etan elkartuko dira denak Gudarien Plazan, eta senide presoen eskubideak errespetatuak izatea izango dute aldarri, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!