Gaur arte, elikagai bilketa

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 26a, 00:00

Aratz Ikastolako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak, «beharra duten pertsonei laguntzeko» proiektu batean dabiltza buru-belarri. Proiektua Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin egingo dute, eta horregatik, elikagai bilketa solidarioa egin dute aste osoan zehar eta gaur da elikagaiak entregatzeko azken eguna. Elkano kaleko Eroski supermerkatuan egongo da elikagaiak uzteko aukera, goizeko 11:00etatik 11:45etara bitartean. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!