Hauteskunde kanpainaren amaiera gaur, Hernaniko EH Bilduk

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 26a, 00:00
Pasa den igandean egin zuen Hernaniko EH Bilduk kanpainako ekitaldi nagusia.

Arratsaldeko 19:30etatik aurrera hasiko dute kanpainaren amaiera ekitaldia, Garin tabernaren ondoan.

Joan den igandean, Hernaniko EH Bilduk kanpainako ekitaldi nagusi burutu zuen, Tilosetan, eta jende ugari bertaratu zen. Uxue Apaolaza hernaniarrak eta literaturako Euskadi Sariaren irabazleak eman zion hasiera ekitaldiari, errelato bat kontatuz, Aitor Huizi biolinjole eta zerrendakidearen laguntzaz. Eta errelatoaren ostean, Apaolazak, Xabier Lertxundi gonbidatu zuen oholtzara, eskerrak emanez: «Eskerrik asko, beraz, Xabier, ausartzeagatik, egiteagatik, zorte on». 

Lertxundi, herritar guztiei txaloka igo zen tablatura, eta hitza hartu zuen: «Kontatuko dizuet: pasa den ostiralean herriko emakume batekin bulegoan bildu nintzen eta herriari
errepaso bat ematen ari ginela, hau esan zidan: 'Xabi. Nik nahi dut Hernanik daukan bizia izaten jarraitzea'. Eta horrek poztu egiten nau». Beste adibide batzuk aipatu ostean, amaitzeko ondorengoa nabarmendu zuen Lertxundik: «poztu egiten nau Hernanin erreferente izateak. Poztu eta harro sentiarazten nau».

Hernaniko alkateak, Harkaitz Rodriguezi eman zion ongi etorria, eta honakoak izan ziren Rodriguezek esandakoak: «betikoen alde egin, betikoekin akordiotara iristeko eta betikoa egiten jarraitzeko. Herri hontako erakunde gorenak gobernatuko ditugu!».


 Udal hauteskunde kanpainari, amaiera 

Gaur arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Hernaniko EH Bilduk udal hauteskunde kanpainari amaiera emango dio, Garin herriko tabernaren ondoan. Jana eta edana egongo dela azaldu dute, eta noski musikarik ez da faltako.

Horrez gain, EH Bilduk, laguntza bidezko bozkarako aukera dagoela azpimarratu du: legeak botoa emateko eskubidea ematen die desgaitasuna duten pertsona guztiei, bazterketarik gabe. Bozka emateko eskubideak benetan unibertsala behar du izan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!