Hernanin esleituko diren babes ofizialeko 25 etxebizitzen eta 17 etxebizitza tasatuen zozketa gaur izango da, Udaleko Pleno aretoan, 11:30etan. Zozketak notarioaren aurrean egingo dira, eta ikustera joan nahi duen edonor sartu ahal izango da aretora. Parte hartzeko onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak ikusgai daude Udaleko iragarki taulan (HHZ), Udalaren webgunean eta Construcciones Sukia S.L.ren webgunean (www.sukia.com).