PSE-EEren egoitzari, erasoa

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 25a, 00:00

Astelehen gauean, 23:30ak aldera, Hernaniko alderdi sozialistaren (PSE-EE) egoitzari eraso egin zioten, pintura gorriz. Hernaniko sozialisten arabera, «pena da oraindik ere desberdin pentsatzea, norbaiti erasotzeko arrazoia dela uste izatea. Guk pentsamendu eta adierazpen askatasuna defendatzen dugu. Aniztasuna eta desberdinen arteko bizikidetza defendatzen dugu, baina badirudi batzuei oraindik traba egiten diela».

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!