Chillida Lekuk Phyllida Barlowren obra ikusgai jarri du, lehen aldiz

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 25a, 00:00

Espainiar Estatuan aurretik bere obra ez da ikusgai egon eta urriaren 22ra arte ikusi daitezke artistaren lanak, Zabalagan.

Chillida Lekuk Phyllida Barlow artistaren obra jarri du ikusgai atzotik, Estatuan lehen aldiz. Erakusketa urriaren 22ra arte egongo da, Zabalaga baserrian, tamaina haundiko lanak biltzen baititu. Bertan, Eduardo Chillidaren eta artista britainiarraren arteko «ustekabeko loturak» aztertzen dira, grabitatearen, masaren eta materialtasunaren inguruko azterketetan bat egin zutenak.

Phyllida Barlow (Erresuma Batua, 1944-2023) artista garaikidearen erakusketak, nazioarteko artista ospetsuen lanak aurkezten dituen seriearekin jarraitzen du. Azken urteetan Hernaniko museoak Antoni Tàpies eta Joan Miróren erakusketak bildu ditu.
Barlowk Chillida Leku bisitatu zuen iazko udazkenean, museorako sortu zuen erakusketan lan egiteko. Martxoan hil zen. «Chillida Lekun Phyllida Barlowren bisita jasotzea esperientzia inspiratzailea izan zen», adierazi zuen Luis Chillidak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!