BTT, piragua eta eskalada ikastaroak

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 24a, 00:00

Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloak hainbat ikastaro eskainiko ditu. Ikastaroak nerabe eta gazteei zuzenduak izango dira. Irteerak aldiz, familia eta gazteei zuzenduak dira. Doakoak dira eta plaza mugatuak dituzte. Izenematea dagoeneko zabalik dago, online: www.linktr.ee/gaztetu eta 943 33 70 41 zenbakian. Nerabeentzat (12-17 urte) BTT (bizikleta) ikastaroa antolatu dute ekainaren 5etik 8rako, 16:00etatik 18:00etara. Bi piragua saio eta bi eskalada saio, ekainaren 12tik 15era izango dira, 16:00etatik 17:30etara nerabeentzat eta egun berean, 17:30etatik 19:00etara, gazteentzat (18-30 urte). Gazteentzat, ekainaren 16an, Bidasoan irteera egingo dute piraguan. Azkenik familientzat, 6 urtetik gorako haur eta helduentzat, piragua irteera ekainaren 10ean izango da, goizeko 09:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!