Santa Barbara eta Floridako etxeen zozketak, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 24a, 00:00

Hernanin esleituko diren babes ofizialeko 25 etxebizitzen eta 17 etxebizitza tasatuen zozketa bihar izango da, Udaleko Pleno aretoan, 11:30etan. Zozketak notarioaren aurrean egingo dira, eta ikustera joan nahi duen edonor sartu ahal izango da aretora. Parte hartzeko onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak ikusgai daude Udaleko iragarki taulan (HHZ), Udalaren webgunean eta Construcciones Sukia S.L.ren webgunean (www.sukia.com).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!