Florida-Etxeberriko Mendekoste jaiak etzi hasi eta asteburuan zehar luzatuko dira

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 24a, 00:00

Helduen danborradarekin hasiko dituzte festak etzi gauean eta larunbaterako, goizetik hasi eta gauera arte, etengabe, ekitaldiak antolatu dituzte.

Bailarako auzoetako jaiak bueltan dira eta lehenengoak ospatzen Florida-Etxeberriko auzotarrak izango dira. Florida-Etxeberriko Mendekosteak etzi hasiko dira helduen danborradarekin, gaueko 23:00etan, eta asteburuan zehar luzatuko dira hainbat ekitaldirekin. 

Larunbaterako, egun osoan zehar, W40k estrategia mahai jokoa antolatu dute 09:00etan hasita. Umeen danborrada eta jubilatuentzako jolasak 11:00etan hasiko dira eta ondoren izango dira:. Patata tortilla txapelketa, paella jatea, mus txapelketa, apar festa, txokolatada, kirol jolasak, Eriz Magoa, bingo herrikoia, disko festa, afari herrikoia, zezen suzkoa, su artifizialak... larunbatean ez dute aspertzeko denborarik izango. 

 

Igandean, sagardo dastaketa

Lasaiagoa izango da igandea. 11:00etan Meza Nagusia izango da eta ondoren sagardo dastaketa antolatuko dute frontoian. Dastaketan zehar Interjaiak sukaldaritza lehiaketa (osagai sekretuekin) ospatuko dute bigarren urtez. 14:30etan amaituko dira jaiak trakarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!