Droga-trafikoagatik atxilotu zuten emakume bat, Zikuñaga auzoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 23a, 08:15

Osasun publikoaren kontrako ustezko delitu batengatik atxilotu zuen Ertzaintzak igande arratsaldean, 450 gramo marihuanarekin harrapatu ondoren.

Droga-trafikoagatik, 57 urteko emakume bat atxilotu zuen Ertzaintzak, igande arratsaldeko 17:30ak aldera, Hernaniko Zikuñaga auzoan. 450 gramo inguru marihuanarekin harrapatu zuten, eta osasun publikoaren aurkako ustezko delituagatik atxilotu zuten.

Aparkatuta zegoen kotxe bat irekita ikusi zuen Ertzaintzaren patrulla batek, eta barrutik marihuana usain haundia ateratzen zela ohartu zen. Autoaren jabea eta harekin zegoen emakumea aurkitu zituzten agenteek, eta haiekin batera miatu zuten autoa. Orduan, 450 gramo inguru marihuana topatu zituzten emakumearen poltsan, eta atxilotu egin zuten. Ertzain etxera eraman zuten, zegozkion eginbideak hasteko, eta atzoko egunean zehar ziren Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku jartzekoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!