Trafikoa lehengora itzuliko da gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 23a, 00:00

Urumea Ikastolako eraikin zaharraren eraispena dela eta ezarri ziren trafikoaren aldaketak bertan behera geratuko dira gaur. Eraispenaren azken fasean daude, eta arriskurik ez dagoela iritzita, lehengora itzuliko da trafikoa. Urumea eraikinaren eraispenaren hondakinak jasotzeko lanean ari dira orain eta, hori amaitzen

denetik eta eremu horretan aurreikusita dagoen urbanizazioa hasi bitartean, behin-behineko aparkalekua atonduko da bertan. Libre geratu den lekuan ere aparkaleku plazak jarriko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!