Familia ugarientzat, informazio saioa

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 23a, 00:00

Hirukidek, Euskadiko Familia Ugarien Elkarteen Federazioak, informazio saio bat eskainiko du gaur, Hernaniko eta inguruko udalerrietako familia ugarientzat. Aurkezpena, arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Biterin. Hala ere, egun osoan zehar egongo dira bertan, goizeko 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 17:30etara bitartean, «bertaratu eta gurekin kafe bat hartzera etorri nahi duten familiei arreta emateko egongo gara» azaldu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!