Buruntzaldeako GKSk 'Kolpez Kolpe' ekitaldia antolatuko du larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 23a, 00:00

Egun osoko egitaraua prestatu dute. 11:00etan hasiko da futbitoko finalekin eta bazkari-afariak, magoa eta musika izango dira.

Buruntzaldeako Gazte Koordinadora Sozialistak, larunbatean, maiatzaren 27an, egun osoko egitaraua prestatu du Hernanin, Kolpez Kolpe izeneko ekitaldian. Goizean hasi eta gauera arte iraungo du.

Egunean zehar ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera izango da: eskualdeko futbito finala, Latsunben; bazkaria Atsegindegin. Honetara joateko tiketak eskuragarri daude Kide eta Apeaderon; sari banaketa eta Iago Magoaren ikuskizuna; kirol ikuskizuna egongo da Atsegindegin eta Kontrakantxa Gaztetxea irekiko dute, bertan afaltzeko. Ondoren DJak egongo dira.

 

EGITARAUA

HERNANI

MAIATZAK 27, LARUNBATA

11:00 Eskualdeko futbito finala, Latsunben.

14:30 Bazkaria Atsegindegin. Joateko tiketak eskuragarri daude Kiden eta Apeaderon.
Ondoren sari banaketa eta
Iago Magoa egongo dira.

19:00 Kirol ikuskizuna Atsegindegin.

22:00 Kontrakantxa Gaztetxea irekiko dute, bertan afaltzeko aukera egongo da eta ondoren DJak egongo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!