Zapotxinek ikuskizun musikala eskainiko du gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 23a, 00:00

Zapotxinek emanaldi ederra eskainiko du gaur Biterin.

17:30etan hasiko da emanaldia eta sarrerak Doberako bulegoan erosi daitezke oraindik 3 eurotan.

Gaur, Zapotxin pailazoak emanaldia eskainiko du Biterin, arratsaldeko 17:30etan hasita. Dobera Euskara Elkarteak antolatu du antzerki-musika emanaldia eta sarrerak eskuragai daude Doberaren bulegoan (Larramendi, 11), 3 euroren truke. 

Istorio kontalari bikaina zen Zapotxinen aitona. Bere galtzerdi dendan jasotzen zituen istorio guztiak; haundi zein txikiak, argi zein ilunak, koloretsuak zein zuri beltzak. Asko ikusia zen galtzerdi denda hura eta are gehiago ikusi zuten bertako galtzerdiek. Zapotxin aitonaren galtzerdi-dendara joango da bisitan, aitona ordea ez da inondik ageri, altxor txiki bat utzi du ordea Zapotxinentzat.

Antzerkiak bidaia txiki-haundi bat planteatzen du. Bertso musikatu mordoa biltzen duen istorioa da gaurkoa! Galtzerdiek kontatuko diote protagonistari beren jabeek abenturak eta Zapotxinek bere herria nola eta nork sortua izan den ulertuko du. 

Modu harrigarri batean, Elbira Zipitria ikastolen sortzailea, Lazkao Txiki, sare joslea eta beste zenbait lagun izango ditu bisitan Zapotxinek. Eta denok ozen errepikatuko dute: Esan, galtzerdi maitea!.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!