Finalak galduta, ihes egin die Euskal Ligak 18 eta 16 urtez azpiko taldeei

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 23a, 00:00

18 urtez azpiko taldea, Euskal Ligako finalean. Argazkia: HCRE.

Bi taldeek galdu zituzten larunbatean jokatutako finalak, Ordiziaren eta Uribealdearen aurka. 

Denboraldi ia borobila osatu dute Hernaniko 18 eta 16 urtez azpiko taldeek, baina ihes egin zien Euskal Ligak azken unean. 17-29 galdu zuen 18 urtez azpiko taldeak, Ordiziaren aurka; eta 8-22 amaitu zen Hernaniren eta Uribealdearen arteko norgehiagoka, 16 urtez azpiko mailan. 

Partidu gogorrak izan ziren biak, baina une erabakigarrietan hobeak izan ziren Hernaniren aurkariak, eta ezin izan zioten buelta eman markagailuari. 

Jokalari batzuk sekulako erakustaldiak eskaini zituzten finaletan, eta hiru hernaniarrek lortu zituzten banakako sariak: Enara Arrutik eta Oier Zabalbeaskoak hankarekin puntu gehien lortzeagatik jaso zuten saria; eta Peru Burugain izan zen entsegu gehien lortu zituen jokalaria. 

Bultza Ligako partidua, giro ederrean

Bultza Ligako kideek itxi zuten larunbateko jardunaldia, lagunarteko partidua jokatuta. Ligan parte hartu duten talde guztietako jokalariak nahastuta osatu zituzten taldeak, eta festa giroan itxi zuten Euskal Liga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!