Sasiain eta Maltsev onenen artean

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 23a, 00:00

Hodei Sasiain (eskubian) podiumean.

Emaitza bikainak lortu zituzten bi kirolariek 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Atletismo Txapelketan.

Emaitza bikainak lortu zituzten CD Hernaniko kirolariek 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Atletismo Txapelketan. Hodei Sasiain korrikalariak hirugarren postuan amaitu zuen 400 metrotako lasterketa, 52:42 denborarekin. Hala, podiumera igo zen Sasiain, brontzezko domina jasotzera.

Jabalina jaurtiketan Bodgan Maltsevek irabazi zuen, 35 metroko jaurtiketarekin. Hernaniko kirolariak ez zuen dominarik jaso, baina marka onena ezarri zuen.

Klubetik adierazi dute «oso pozik» daudela txapelketan lortutako emaitzekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!