Larunbat goiz koloretsua, Urbietan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 22a, 00:00

Beste urte batez, lore eta landareek Urbieta kalea koloreztatu zuten larunbat goizean. Hernaniko Lore eta Landare Azokaren bederatzigarren edizioarekin. Guztira, hamar postu jarri zituzten, eta denetik aurkitu zuten bertaratu zirenek. Eta loreez gain, txikiek ez zuten aspertzeko tarterik izan; izan ere, batzuk egurrezko jolasetan aritzeko aukera izan zuten, eta beste batzuk, ordea,  tailerretan. 

Larunbateko eguraldia motela izan bazen ere, Urbietako lore eta landare azokak kolorez bete zuen egun grisa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!