'Pirata garrapata' antzerkia ostiralean, Gabriel Zelaian

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 22a, 00:00

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da antzerkia, Gabriel Zelaian.

Martxan jarraitzen du 'Kultur bira' programak eta maiatzerako, bi emanaldi daude prestatuta; alde batetik Pirata garrapata antzerkia; eta bestetik, Zirkoteke zirkua. Ostiral honetan izango da Pirata garrapata antzerkia, Gabriel Zelaian. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta magia eta txotxongiloak tartekatzen dituen ikuskizuna aurkeztuko dute, «kutsadurak naturan duen eraginaz hitz egin nahi dugu». Eta maiatzaren 28an, Zirkokote zirkuaren bisita izango dute Karabel auzoan. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da emanaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!