Informazio saioa bihar Hirukide elkarteak, familia ugarientzat

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 22a, 00:00

Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Biterin. Hala ere, goizeko 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 17:30etara bitartean egongo da Hirukide elkartea informazioa ematen, Biterin.

Hirukidek, Euskadiko Familia Ugarien Elkarteen Federazioak, informazioa saio bat eskainiko du bihar, Hernaniko eta inguruko udalerrietako familia ugarientzat. Aurkezpena, arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Biterin. Hala ere, egun osoan zehar egongo dira bertan, goizeko 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 17:30etara bitartean, «bertaratzea eta gurekin kafe bat hartzera etorri nahi duten familiei arreta emateko egongo gara» azaldu dute. 

Biharko saioan, federazioak udalerrian dituen zerbitzu eta jardueren berri emango dute, eta familia ugariko kolektiboak dituen laguntza eta hobari publikoei buruzko informazio zehatza jaso ahal izango dute.

Horrez gain, Hirukide elkarteak azaldu du, formularioa beteta (https://labur.eus/z6meD) hitzordua hartzeko aukera izango dutela herritarrek, eta modu honetara «lehentasuna izango duzue arreta jasotzerako orduan» gehitu dute. Hala ere, ez da beharrezkoa hitzordua hartzea, hurbiltzen diren guztiei emango zaielako arreta, «aurretiko hitzorduak itxaroten ez egoteko balio du».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!