30 urteurrena ospatzeko ekintzak, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 22a, 00:00

Hernaniko Dobera Euskara Elkarteak 30 urte bete ditu, eta hauek behar den bezala ospatzeko, adin ezberdinetarako eta mota askotako ekintzak antolatzen ari dituzte. Gaurtik ostiralera bitartean Biteri Kultur Etxeko erakusketa gelan, «30 urtez euskararen normalizazioaren bidean (1993-2023)» erakusketa egongo da ikusgai. Eta horrez gain, gaur arratsaldeko 19:30etarako, Doberako sortzaileen eta Burrunba gazte euskaltzaleen arteko solasaldia ere antolatu dute, erakusketa gelan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!